Haitzalde itsasoari begira dago eta naturak marraztutako itsaslabarraren albotik doazen bidexkak zeharkatuz, eguzkiaz, haize leunaz eta Kantauri itsasoko kresalaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu.
Lehen Haitzaldeko baratza zegoen lekuan itsasoari begira dagoen eta zuhaixka txikiz inguratutako txoko gorde eta diskretua diseinatu dugu. Bertan, lasaitasunaz eta naturismoaz gozatu ahal izango duzue, konplexu eta ardurarik gabe, eta inork trabarik egiteko beldurrik gabe.
© Haitzalde 2009 | Eskimera Parajea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa | Tel. 943 60 48 65 - M. 626 91 39 00 | info@haitzalde.com