Euskal kostaldean xarma duen ostatu baten lasaitasunaren bila bazabiltza, Haitzalde da zure lekua.
Haitzalden dugun ingurune naturalaz gozatzea pribilegio bat da.
Mutrikutik kilometro eskasera gaude, mendiak kostaldearekin bat egin eta Kantauri itsasoak zeruertz paregabea marrazten duen puntu batean. Arrazoi gehiago behar al dituzu Haitzalden logela bat erreserbatzeko?
Gozatu gure kostaldea zeharkatzen duen ibilbide batetaz, hasi Biarritzetik eta Urdaibairaino, Hondarribia, Zumaia, Getaria, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo eta Gaztelugatxe bisitatuz. Xarmaz beteriko herriak dira, arrantza tradizioa dutenak, maiteminduko zaituen gastronomia eskaintzarekin batera. Mutrikun dugun ostatua euskal kostaldea ezagutzeko abiapuntu ezin hobean dago, bai alde baterantz zein besterantz. Euskal sukaldaritza gure lurraren ondarearen zati garrantzitsua da eta zure bisitan hemengo sukaldaritza tradizionalaz gozatzea ezinbestekoa da. Dastatu sagardotegiko menu bat, ibili Donostiako alde zaharrean pintxoak dastatuz edo deskubritu txakolina, hemengo ardo zuria. Ezagutu gure hiru hiriburuak eta bertako ondare kultural, arkitektoniko eta artistiko guztia. Donostia, Bilbo eta Gasteiz zain dituzu gure ostatutik kilometro gutxira, kultura, gastronomia eta aisialdi-eskaintza handiarekin.
Inguratzen gaituen ingurunea da, zalantzarik gabe, gure baliorik garrantzitsuena. Gure ostatua leku paregabe batean dago, mendiz inguratuta eta Kantauri itsasoari begira. Itsaslabar amaigabeak kala naturalez betetako kosta-lerro batean Euskal Kostaldeko Geoparkeko Flysch Beltzaren bihotzean. Haitzalde gure ondare naturala osatzen duten hainbat paisaia paregabeetatik kilometro gutxira dago.
Zeharkatu Mutrikuko 7 hondartzak, Kardala puntaren eta Saturraran hondartzaren artean. Miretsi naturaren indarra eta aztertu gure planetaren historia Flysch-a bisitatuz, Zumaiatik Saturraraneraino. Bisita ezazu Gaztelugatxeko San Juan, gure kostaldeko leku zinematografiko bezain berezia. Galdu zaitez Urdaibaiko biosfera-erreserbako haranetan eta aztertu Kantauri isurialdeko fauna eta flora tipikoa.